«Transmedia Komunikazio Estrategiak: gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak», Edorta Arana Arrieta, Koldo Atxaga Arnedo, Marijo Deogracias Horrillo, Agurtzane Elordui Urkiza, Arnau Gifreu Gastells, Ainara Larrondo Ureta, Libe Mimenza Castillo, Carmen Peñafiel Saiz, Iratxe Retolaza Gutierrez, Aida Vallejo Vallejo (2015)

 

LibrosTecnologías de la comunicación

Año publicación: 2015
Autor: Aida Vallejo Vallejo, Iratxe Retolaza Gutierrez

Udako Euskal Unibertsitatea

Transmedia gako-hitz bihurtu da egungo komunikabideetako profesional eta adituentzat. Audientzien engaiatzea xede duten hainbat komunikazio-estrategia biltzen ditu termino horrek, eta xede horretan noranzko berriak markatzen ditu egungo media-produktuen diseinuan eta hedapenean.

Transmedia-praktikek fikzioan izan dute hastapena, baina fikziotik kanpo ere garatu dira azken urteotan: informazioan, publizitatean, irakaskuntzan eta kulturaren beste eremu batzuetan ere urrats sendoak egin dira. Lan honetan, informazioaren alorrean jarri dugu arreta, zehazkiago gaurkotasun-edukiak zabaltzen dituzten produktuetan: web dokumentalen, web telebistetako ikus-entzunezkoen, web irratigintzaren eta gizarte-mugimenduen transmedia komunikazio-estrategietan.

Hainbat ikerketa- eta praktika-eremutatik begiratu diogu transmediari. Informazioaren alorrean media-produktu bat diseinatzean eta planifikatzean zenbait funtsezko ikuspegik osatu dute begirada hori: kazetaritza informatiboaren kudeaketatik, diseinu grafikotik, narratologiatik, audientzien parte-hartze estrategiatik, finantzaketatik, ikus entzunezkoen programaziotik, diseinu linguistiko-diskurtsibotik eta dokumentalgintzatik ere.

Nazioarte mailan zein Euskal Herrian abian jarri diren transmedia-praktikak bildu ditugu testuliburu honetan. Praktika horietan, komunikazio-estrategien berrikuntzak aztertu ditugu egileok, nork bere alorretik.

+info:
http://www.ueu.eus/denda/ikusi/transmedia_komunikazio_estrategiak__gaurkotasun_edukiak_diseinatzeko_eta_hedatzeko_bide_berriak

Deja un comentario

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles. Ver aviso legal y política de cookies